XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musarro lagun handia nuen, baina kaskagogor samarra zen, beti berearekin atera behar izaten zuen.

Janari kontuetan moko finekoa, eta erretzaile porrokatua.

Gure tela fabrika handi hartan debakatuta geneukan erretzea, batez ere sua benetan arriskutsua gerta zitekeelako oihal fabrikan.

Baina gure Musarro ez pentsa nolanahi errendituko zenik hango arauetara. Ez horixe!

Hark berea egin behar izaten zuen.

Erre gabe ez zuen etsiko eguneko lanaldi osoa.

Galarazia egon arren, tarteka komunera martxa, eta hantxe erretzen zuen.

Nik banuen Musarroren tranparen berri, baina ez nion kasurik egiten. Hor konpon!

Behin, ordea, enkargatua falta, eta ni jarri ninduten egun hartan nire saileko langileen kargu.

Ordu batzuk lanean aritu ondoren, han doa gure Musarro, egunero bezala komunera, han ezkutuan pipa erretzera.

Ni ere saltsero samarra izaki, eta egun hartan banuen festarako gogo pixka bat ere